Origin: Spain
(Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Tuesday, June 11 and Thursday, June 20.
You will receive it anywhere in United Kingdom between 1 and 3 business days after shipment.
Aljebra Lineala Ondo Egina (Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios) (in Basque)
Sheldon Axler
Synopsis "Aljebra Lineala Ondo Egina (Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios) (in Basque)"
Aljebra linealeko testuliburu hau matematikako graduko zein graduondoko ikasleei zuzendua dago. Liburu honetan hartutako hurbilketa berritzailean, amaierarako utzi dira determinanteak; arretagunea aljebra linealaren xede nagusian jarri da: dimentsio finitua duten bektore-espazioetako eragile linealen egitura ulertzea. Egileak ohi baino arreta handiagoa hartu du kontzeptuak nondik datozen azaltzen eta frogak sinplifikatzen. Kapitulu guztietan ariketa interesgarriak daude ikasleei aljebra linealeko objektuak ulertzen eta erabiltzen laguntzeko. Ez da beharrezkoa ezagutza berezia edukitzea, baina bai heldutasun matematiko egokia. Horrela, liburuaren hasieran, bektore-espazioak, independentzia lineala, sortutako azpiespazioa, oinarria eta dimentsioa dira hizpide; ondoren, aplikazio linealak, balio propioak eta bektore propioak. Biderketa eskalardun espazioak azaltzen dira gero, eta, haien haritik, dimentsio finituko teorema espektrala eta haren ondorioak. Hurrena, berriz, bektore propio orokortuak erabiltzen dira eragile linealen egitura ulertzeko.