Origin: Spain
(Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Thursday, June 13 and Monday, June 24.
You will receive it anywhere in United Kingdom between 1 and 3 business days after shipment.
hona hemen gu biok (in Spanish)
dorothy parker
Synopsis "hona hemen gu biok (in Spanish)"
istorio gazi-gozoak dakarzkigu dorothy parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak. ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea… haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. benetakotasun egiazkoa darie. argi eta garbi islatzen gaituzte. eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.