Origin: Spain
(Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Wednesday, June 19 and Friday, June 28.
You will receive it anywhere in United Kingdom between 1 and 3 business days after shipment.
Kultura ez da Bat-Batekoa (in Basque)
Harkaitz Zubiri Esnaola; Xabier Aierdi Urraza; Alfredo Retortillo Paniagua
Synopsis "Kultura ez da Bat-Batekoa (in Basque)"
Bete-betean asmatzen dutenean, abestiek, liburuek, koadroek, pelikulek, bertsoek gu liluratzeko ahalmen ikaragarria dute. Instant batean gertatzen da, beren sarean kateatuta gelditzen gara, baina hori izerbegaren punta baino ez da. Liluraren oinarriak ikusezinak dira gehienetan. Gustua eraiki egiten da/digute/dugu, ertz asko dituen prozesu konplexu batean. Beraz, kultura globalizatuaren garaian ba al dago erraldoia ez denarentzat tokirik? Badago, bai. Nekez, ordea, beren espazioak ez dauzkaten kultur adierazpideentzat. Erronka horri bertsolaritzak nola aurre egin dion aztertu dugu. Inertziak apaingarri folkloriko izatera zeraman, museoetan dodo baten antzera zonbi izatera. Baina bere testuinguru singlean, indarberritu egin da. Inertziaren kontra. Espero zitekeenaren kontra. Bertsolaritzak eraiki duen proiektu eraldatzaile horretan, lilura ekoizteko gakoak zeintzuk diren azaldu nahi izan dugu liburu honetan, baita ahuluneak eta erronkak zeintzuk dituen ere.