Origin: Spain
(Import costs included in the price)
It will be shipped from our warehouse between Friday, May 17 and Tuesday, May 28.
You will receive it anywhere in United Kingdom between 1 and 3 business days after shipment.
Jarduera Gimnastiko eta Akrobatikoen Oinarriak (in Basque)
MarÍA Paz Brozas Polo
Synopsis "Jarduera Gimnastiko eta Akrobatikoen Oinarriak (in Basque)"
Liburu honek gimnastikaren eta akrobaziaren motrizitate- eta kultura-aberastasunaren eta -konplexutasunaren berri ematen du, bien arteko harremana modu originalean landuz -ohiz kanpokoa delako-. Labur lantzen ditu terminoen eta erabileren bilakaera ulertzen laguntzen diguten elementu historikoak, eta funtsezko zenbait gertakari nabarmentzen ditu, hala nola gimnastikari buruzko lehenengo testuen idazketa, Erdi Aroko akrobaten migrazioak, zirku modernoaren sorrera eta federazioen sorrera. Nolanahi ere, azterketan zenbait testuinguru barne hartzeak ematen dion hedadura da, beharbada, praktika garaikideak ulertzeko liburu honek egin duen ekarpenik garrantzitsuena. Kirol-esparruarekin batera, praktika artistikoen ekarpenak aztertzen dira, hala nola dantzarena eta zirkuko akrobaziena, bai eta egoera fisiko ona edo ongizatea mantentzea helburu duten beste joera batzuk ere.